Telekomunikazioak
Agitronik Telekomunikazio Instalatzaileen Erregistroan A, B eta C modalitateetan izen emandako enpresa da, 5640 zenbakiarekin. Erregistro honek ondorengo instalazioak burutzeko gaitzen gaitu:
A erakoak: eraikinetan telekomunikazio azpiegiturak
Talde hontan eraikin eta etxe barruko telekomunikazio seinalea banatzeko instalazioak sartuko lirateke, F erakoak ez badira behintzat.
Adibidibide bezala instalazio mota hauek, eta beraien mantenimendua, aipa genitzake:
- Telebista eta soinu seinalea hartu eta banatzekoak.
- Jendeaurreko telefono seinalea banatzeko zuzendutako instalazioak, eraikinaren banatze puntutik, gailuen konesio puntuetaraino.
- Kable bidezko telekomunikazio seinalea banatzea zuzendutako instalazioak.
- Eraikinen atezain elektroniko sistemetarako, bideo atezainak edo sarrera kontrol sistemak.
B erakoak: telekomunikazio sistemen instalazioa
Talde hontan telekomunikazio instalazio publiko zein pribatuak sartzen dira.
Adibidibide bezala instalazio mota hauek, eta beraien mantenimendua, aipa genitzake:
- Telefono zentraletakoak.
- Datu zein ahots, edo bietako kableztazen sistemak.
- Azalera haundietarako telefono, ahots edo datu sistemen instalazioa.
- Telekomunikazio sistemak esparru publikoan.
- Esparru pribatu eta itxietan kablegabeko sareen instalazioa.
- VSAT estazioak.
C erakoak: ikusentzuneko sistemen instalazioa
Maiztasun baxuan, 30 edo 40 kHz. edo 10 MHz arte, lan egiten duten bideo instalazioak eta beraien martxa jartze eta mantenimendua.
Adibidibide modura:
- Megafonia, mikrofono eta soinuztatze sistemen intalazio publiko zein pribatu
- Telebista zirkuitu itxiak
- Bideo zainketa sistemak, alarma zentraletarako lotura sistemarik ez duten bitartean.
- Ikusentzuneko estudioak
- Soinu grabaketa estudiaok eta telebista saioen produkzio sistemak etabar.